PSN, BILdu, PP Aralar-NABAi eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botuekin 2014-05-27

Nafarroako Legebiltzarrak 'Bertsolaritza irakaskuntzan' programa finantzatzeko eskatu dio Barcinaren gobernuari

Nafarroako Legebiltzarrak Bertozale Elkartearen 'Bertsolaritza Irakaskuntzan' programa finantza dezala eskatu dio gaur UPNren gobernuari. Oposizio guztiaren babesarekin onartu da proposamena eta UPNk aurka bozkatu du. Nafarroako Bertsozale Elkarteak oso positibotzat jo du pausoa.
Nafarroako gobernuak hilabeteak daramatza Bertsozale Elkartearekin hitzartutakoa betetzeari uko egin eta 'Bertsolaritza Irakaskuntzan' programa finantzatu gabe. Gaia Nafarroako Parlamentuan eztabaidagai izan da gaur. Nafarroako Legebiltzarrak Yolanda Barcinaren gobernuari eskatu dio 'Bertsolaritza irakaskuntzan' programa manten eta finantza dezala, horren egonkortasuna ziurtatu ahal izateko. Mozioak PSN, Bildu, Aralar-Nabai, Izquierda-Ezkerra eta PPren babesa jaso du. Soilik UPNk bozkatu du kontra.

Onartutako mozioak nabarmendu du “azken 27 urte hauetan Nafarroako Bertsozale Elkarteak egin duen lana, horren fruitu ona eman duena” eta bere kezka agertu du “ikasketa-eremutik bertsolaritzaren transmisioaren lana desagertzen ahal delako”. Horregatik, Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatu dio, “Bertsolaritza irakaskuntzan” programa “manten dezala eta programaren egonkortasuna ahalbidetuko duen moduan finantza dezala”.

Bertsozale Elkarteak "oso poitibotzat" jo du ekimena
Nafarroako Bertsozale Elkarteak oso positibo baloratzen du Nafarroako Parlamentuak “Bertsolaritza irakaskuntzan” programari eman dion babesa. Beste behin ere Hezkuntza Departamenduari horren beharrezko eta eraginkorra den ekimena modu duin eta iraunkorrez finantzatu dezala eskatu nahi diogu eta azken hilabeteotan gurekiko itxi dituen interlokuzio bideak berriro ireki ditzala, egoera bere onera ekarri ahal izateko.
Era berean, azken asteotan ikastetxe, udal eta mankomunitate, elkarte, erakunde eta norbanakoengandik “Bertsolaritza irakaskuntzan” programarako jasotzen ari den etengabeko babesa ere eskertu nahi du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu