Egun osoz 2014-05-31

Arabako bertso eskolen festa gaur Legution

Arabako Bertso Eskolen Eguna ospatuko da gaur Legution, eta Eskolarteko finala ere bai horren baitan. Goizeko 11:00etan hasiko da egitarua, kulturetxean.
Arabako Bertso Eskolen Eguna ospatuko da gaur Legution, eta Eskolarteko finala ere jokatuko da egun horren baitan. Goizeko 11:00etan hasiko da egitarua, kulturetxean. Egun horren baitan. Maiatzaren 9an eman zitzaion hasiera Eskolartekoari Araban eta bitarte honetan lau kanporaketa burutu dira bi adin tartetan, 14tik beherakoak eta 14 eta 18 urte bitartekoak eta bi modalitatetan, bertso jarriak eta bat-batean. Topaketak Gasteizen, Zalduondon, Aramaion eta Kanpezun burutu dira, orotara Gorbeialdeko, Gasteizko, Lautadako eta Mendialdeko haur eta gazteak aritu dira. Denera 60 bat haur eta gazte bertsolarik hartu dute parte.

Egitaraua
11:00etan,  bertso jarrien txanda Legutioko Kultur etxean.
11:30ean, 14tik 18 urte bitartekoak arituko dira bertso jarrietan et bat batean.Handien mailako finala izango da, kanporaketetatik sailkatutako 6 gazterekin.

Eskolarteko finalean kantatuko duten sei gazteak:
-Egoitz Iradier
-Maddalen Arrausi
-Maria Fuentes
-Markel Yoyer
-Peru Abarrategi
-Unai Argote

13:00etan, triki bertso poteoa herriko kaleetatik

15:00etan, herri bazkaria izango da herriko plazan edota frontoai, eguraldiaren arabera.

16:30ean, herri olinpiadak
 
2014ko Eskolartekoaren festa Orion amaituko da ekainaren 21ean, Euskal Herriko Eskolartekoan.
 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»