Bertsularien Lagunak Elkarteko zuzendaritza kide 2014-06-01

Aitor Renteria hil da

Aitor Renteria hil da
Euskalgintzako eragile aktibo izan da urteetan. Bertsolaritzaren alde lanean aritzeaz gain bertsotan ere aritzen zen. Atzo hil zen 51 urterekin. Gaur agur zibikoa egingo diote Bilbon.
 Bertsolaritzaren mugimenduan izen ezaguna da Aitor Renteria "Txato". Bertsozale sutsua, Bilbon sortu arren Milafrangan bizi zen. Gatazka politikoaren eraginez 30 urte pasa zituen etxetik kanpo, Ipar Euskal Herrian, eta bertan euskalgintzaren aldeko lanean murgildu zen buru-belarri. Tartean, Bertsularien Lagunak Elkarteko zuzendaritzako kide zen eta bertsotan ere aritzen zen.

 Bertsolaritzari egindako ekarpenaz gain, euskalgintzako beste elkarte batzuetan ere aritu zen, tartean AEKn irakasle eta Berrian Baionako erredakzioko buru. Hedabideetan kolaborazio ugari egiten zituen: Info7 irratian, Kazeta.info-n... Atzo hil zen Mungian, bihotzekoak jota, 51 urterekin. Gaur Bilbon egingo diote agur zibikoa, iluntzeko 19:30ean, Zumalakarregi etorbideko beilatokian. Informazio gehiago dakar gaurko Berriak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu