Bizkaiko Eskualdeetako txapelketa 2014-06-02

Aitor Arrutia Enkarterri-Ezkerraldeako txapeldun

Aitor Arrutia Azkueta da Bizkaiko Eskualdeetako zortzigarren txapelduna, larunbatean Enkarterri-Ezkerraldeako finala irabazita. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako sailkatze fasea amaitu da eta honen bestez, jakitea falta den bakarra da aurrez finalista izan direnetatik zenbat emango duten izena.
Aitor Arrutia Azkueta da Bizkaiko Eskualdeetako zortzigarren txapelduna, larunbatean Enkarterri-Ezkerraldeako finala irabazita. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako sailkatze fasea amaitu da eta honen bestez, jakitea falta den bakarra da aurrez finalista izan direnetatik zenbat emango duten izena, horren baitan baitago puntuazioz sailkatuko direnen kopurua.

Enkarterri-Ezkerraldeko finalaean honako sei bertsolari hauek aritu ziren kantuan:
Aitor Arrutia Azkueta                   346.5
Aitziber Bengoetxea Uribe 289 (buruz buruko barik 198.5)
Ion Barrocal Besga                   198.5
Nuria Cortada Ibañez               193.5
Ander Ucelay Aristi                    179
Idoia Anzorandia Kareaga       177.5

Txapeldunari Iñigo Santacoloma Txotx euskara elkarteko sortzaile eta kideak jantzi zion txapela. Oroigarriak Xabier Diaz Zallako Udaleko euskara zinegotziak eta Matxalen Zabaljauregi Far Westeko bertsolariak taldeko kideak banatu zizkieten bertsolariei.