Iparraldeko Eskolarteko Xapelgoa 2014-06-03

Hazparneko finala ikusgai

Aitor Servierrek jantzi zuen txapela Hazparnen eta bigarren sailkatu zen Nahia Sasco. Lapurdiren ordezkari izango dira biak Euskal Herriko Eskolarteko finalean eta Ibai Capot joango da Xiberutik. Hemen dituzue entzungai Hazparneko bertsoak.
Bertsu-eskolen Eguna izan zen  larunbatean Hazparnen eta bazkalostean jokatu zuten Iparraldeko Eskolarteko finala. Oholtzan bost lapurtar, Kerman Diaz, Aitor Servier, Nahia Sasco, Lur Renteria eta Ainhoa Sarasua, eta Ibai Capot xiberutarra. Xan Alkhatek egin zituen gai-jartzaile lanak.

Bakoitzak bina ofizio osatu zituzten, bat zortziko handian eta bestea zortziko txikian. Ondoren bakarka aritu ziren kantuan: Xanek jarritako bi punturi erantzuna lehendabizi eta gaiari bina bertso ondoren.

Behin lan puntuagarriak amaitu eta bukaerako agurrak abestua sailkapenaren berri eman zuen Xan Alkhatek.

Daniel Landartek jantzi zion txapela Aitor Servierri. Nahia Sasco sailkatu zen bigarren eta Ibai Capot xiberutarra ere Euskal Herriko Eskolarteko finalean izango da Aitor eta Nahiarekin batera.

Ekainaren 21ean izango da Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finala Orion.



Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu