Bertso-Eskolak antolatuta 2014-06-04

Unai Uberetagoenak irabazi du Barañaingo lehen kopla txapelketa

Herriko bertso-eskolak antolatuta, Barañaingo lehen kopla txapelketa jokatu zen asteburuan, Nafarroako zortzi bertsolariren parte hartzearekin, Haizea elkartean. Bertsozaleek bete egin zuten aretoa eta giro ederra sortu zen
Barañaingo lehen kopla txapelketa jokatu zen ostiralean, Nafarroako zortzi bertsolariren parte-hartzearekin. Iruñeko Unai Uberetagoenak irabazi zuen Barañaingo Bertso Eskolak antolatu duen ekimen berri honen lehen edizioa.
Zortzi bertsolarik hartu zuten parte ostiralean Barañaingo lehenengo kopla txapelketan: Barañaingo Ander Baiano, Ainara Ieregi, Mintxo Astiz eta Mikel Lasarte; Iruñeko Marc Febre eta Unai Uberetagoena; Aezkoako Imanol Ubau eta Larraungo Joana Ziganda izan ziren taulara igo ziren zortzi bertsolariak. Haizea elkartean jokatu zen, bertsozaleek bete egin zuten aretoa eta giro ederra sortu zuten.
Lehenengo fasean agur puntuagarria eta bina ofizio egin zituzten parte-hartzaileek. Lau pasatu ziren bigarren fasera, aurkezlearen zortzi galderei erantzun behar izan zioten bertsolariek eta objektu bati abestu.
Buruz burukora Iruñeko Unai Uberetagoena eta Larraungo Joana Ziganada pasatu ziren. Azkenean Unai Uberetagoenak irabazi zuen Barañaingo lehenengo kopla txapelketa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu