Gernika-Lumon, 10:00etan hasita 2014-06-05

Bizkaiko Bertso Eskolen Eguna eta Eskolarteko finala zapatuan

Bizkaiko Bertso Eskolen festa izango da larunbat honetan Gernika-Lumon. Goizean Eskolarteko finala jokatuko da bat-batean zein idatzizkoan. Ondoren bazkaria eta arratsaldean bertso-eskolen tartea izango da. Eskolarteko finalistak: Aitor Bizkarra Ruiz, Ander Uzelai Aristi, Asier Alcedo Cano, Asier Galarza Garai, Eneko Aldana Carrasco, Iker Garitagoitia Astigarraga, Koldo Gezuraga Seijido eta Unai Mendiburu Valor. Bertsoa.com ere Gernika-Lumon izango da.
Bizkaiko Bertso Eskolen festa izango da zapatuan Gernika-Lumon. Goizean Eskolarteko finala jokatuko da bat-batean zein idatzizkoan. Ondoren bazkaria eta arratsaldean bertso-eskolen tartea izango da. Aurrez kanporaketak jokatuta, hauek dira aurtengo Eskolarteko finalistak: Aitor Bizkarra Ruiz, Ander Uzelai Aristi, Asier Alcedo Cano, Asier Galarza Garai, Eneko Aldana Carrasco, Iker Garitagoitia Astigarraga, Koldo Gezuraga Seijido eta Unai Mendiburu Valor. Irabazlea eta bigarrena Euskal Herriko finalean izango dira. Zapatuan Bertsoa.com ere Gernika-Lumon izango da bertsoak bildu eta hautaketa sarean zabaltzeko.

Egitaraua:
10:00etan: bertso idatzien finala
11:30ean: bat-bateko sariketaren finala.
13:30ean: sari banaketa
14:30ean: bazkaria
16:30ean: bertso eskolen tartea
Ostean, erromeria Oskar Estangagaz 19:30ak arte.

Eskolarteko txapelketa Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dute, Laboral Kutxak babestuta eta Gernika-Lumoko Udalak eta Astrak lagunduta.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu