Kabigorri tabernan 2014-06-05

"Azken bertso-gaua" gaur Irunen

Jose Juan Zubieta "Etxabe", Manolo Arozena, Juan Mari Lopez eta Joxe Juan Oiarzabal "Gurdiya" ariko dira kantuan. Exteban Martiarena izango dute gai-jartzaile.
 Aurtengo kurtsoan hileko lehenengo ostegunetan bertso-saioak antolatu dituzte Irungo Kabigorri tabernan Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak eta Kabigorri ostatuak. Zikloa itxiko duen bertso-saioa egingo dute gaur, iluntzeko 19:30etan. Honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Jose Juan Zubieta "Etxabe"
 Manolo Arozena
 Juan Mari Lopez
 Joxe Juan Oiarzabal "Gurdiya"

 Exteban Martiarena ariko da gai-jartzaile lanetan. Saio hauetan bertako bertsolariak eta beste eskualdeetatik ekarritakoak konbinatu dituzte, eta jende dezente bertaratu izan da saio bakoitza jarraitzera.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu