Asteburuko agenda 2014-06-06

20 bertso-ekitaldi asteburuan

Gaur Antoñanan, Astigarragan, Bilbon, Aramaion Errenterian, Gasteizen eta Errenterian izango dira saioak; bihar Elorrion, Lemoan, Gernika-Lumon, Berrizen, Donostian, Iruñean, Izarran, Landarn, Urruñan eta Errenterian eta etzi Gasteizen eta Berrizen.
 Bertso-saioz betea dator asteburua. Gaur bertan saio ugari daude iragarrita. Antoñanan bertso-afaria egingo da Elkartean, iluntzeko 21etan. Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez eta Paula Amilburu ariko dira bertsotan.

 Astigarragan ere bertso-afaria izango da Petritegi sagardotegian iluntzeko 20:30ean. Bertan ariko dira Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus.

 Bilbon, berriz, Andoni Egaña hitzaldia ematekoa da arratsaldeko 18:00etan Bidebarrietako Udal Liburutegian. "Letrak eta Futbola" jardunaldiaren barruan kokatua dago hitzaldia eta Athletic Club Fundazioak antolatu du. Ondoren, iluntzeko 20:00etan, "Rapa, bertsoak eta futbola" emanaldi berezia izango da BBKren egoitzan eta bertan ariko dira Aitor Sarriegi, Odei Barroso, Miren Amuriza eta Sustrai Colina.

 Aramaion bertso-afaria antolatu dute Marixeka Elkartean iluntzean. Legutio eta Aramaioko bertso-eskoletako kideak ariko dira kantuan Manex Agirrek gidatuta.

 Errenterian bertso-saio musikatua izango da Arkaitza Tabernan gaueko 23:00etan. Egoitz Zelaia, Jokin Labayen, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" jardungo dira kantuan Haritz Casabal gai-jartzaile dutela. Eneko Sierra eta Ixak Arruti ariko dira saioa musikatzen.

 Gasteizen, bertso-saioa izango da eguerdiko 12:00etan Barrutia Ikastolan. Iñaki Viñaspre eta Ander Solozabal dira bertan kantatzekoak.

 Bukatzeko, Errenterian bertso-eskoletako gaztetxoen eta helduen bertso-saioa egingo da arratsaldeko 18:00etan Xenpelar Etxean.


 Bihar ere saio ugari izango dira. Elorrion bertso-afaria iragarri dute iluntzeko 21:00etan Gazeta auzoko Lagunarte Elkartean Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin.

 Lemoan haur eta gaztetxoei zuzendutako "Galtzagorriei to, Iñaxito" emanaldi berezia izango da iluntzeko 20:00etan plazan.

 Gernikan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan idatzizko eta bat-bateko finalak izango dira Astran. 10:00etan hasiko da idatzizkoa eta 11:30ean bat-batekoa. Bertan ariko dira Iker Garitagoitia, Asier Galarza, Koldo Gezuraga, Aitor Bizkarra, Ander Uzelai, Unai Mendiburu, Eneko Aldana eta Asier Alcedo.

 Berrizen bertso-afaria antolatu dute Andika auzoan iluntzeko 21:00etan Miren eta Xabier Amurizarekin.

 Donostian, Gros Auzoan, bertso-saioa izango da bihar eguerdiko 12:00etan Katalunia Plazan. Julio Soto, Uxue Alberdi, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña dira bertan kantatzekoak.

 Iruñean bertso-afaria egingo dute Errotxapeako Errotaberri elkartean Amets Arzallus eta Jon Maiarekin.

 Izarran bertso-poteo-afaria dago iragarrita iluntzeko 19:00etan frontoitik abiatuta. Zigor Enbeita, Xabi Igoa eta Onintza Enbeita dira bertan aritzekoak.

 Landan, berriz, arratsaldeko 15:30etan izango da saioa Iñaki Lertxundi eta Paula Amilbururekin.

 Urruñan Kabalkada Zintzarrotsak egingo dituzte iluntzeko 20:30ean eta Odei Barroso eta Sustrai Colina dira bertan kantatzekoak.

 Bukatzeko, Errenterian, Alabergako plazan, Amets Arzallus eta Jon Maia jardungo dira arratsaldeko 18:00etan.

 
 Igandean beste bi saio izango dira. Gasteizen haur eta gaztetxoei zuzendutako "Bertsolharitza" emanaldi berezia egingo dute Sequoia lorategian eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 17:30ean.

 Azkenik, Berrizen bertsoak eta koplak izango dira Urdaiaga baselizan eguerdiko 13:00etan Xabier Amurizaren eskutik.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri