Aurten 27. edizioa izan da 2014-06-10

Baztan-Bidasoako Bertsopaper Lehiaketako sariak banatu dira

Denera 162 lan aurkeztu dira lehiaketan. 10 urtera artekoetan Orti Arotzena nagusitu da, 11-14 urte artekoetan Ekhiñe Zapiain; 15-18 urte artekoetan Maddalen Lopez eta 18 urtetik gorakoetan Julen Zelaieta.
 Baztan-Bidasoako Bertsopaper Lehiaketako sari-banaketa egin zen joan zen ostiralean Berako Kultur Etxean. Bera eta Lesakako bertso-eskoletako gaztetxoek lau bertso-antzerki egin zituzten sariak banatu aurretik.

 Aurtengoa 27. edizioa izan da eta 162 lan aurkeztu dira denera. 10 urte artekoetan, Orti Arotzena Portu lesakarra nagusitu da "Zozketan irabazle" lanarekin. Bigarren saria hiru lagunentzat izan da: Jon Urrusolo Elgorriaga lesakarra ("Kanpora zoaz"), Adur Huizi Matxiarena beratarra ("Paxtor") eta Ekhiñe Taberna Fagoaga beratarra ("Bera").

 11 eta 14 urte arterkoetan Ekhiñe Zapiain Arlegi beratarra nagusitu da "Ez da erraza izan" lanarekin. Bigarren postua Lesakako Uxue Mesa Garmendiak lortu du "Maleta prestatzen" lanarekin. Horrez gain, beste hiru lanek aipamen berezia lortu dute: Iratxe Muxikaren "Lanera urruti", Kattalin Berasainen "Sari kadukatua" eta Nahikari Loiarteren "Nere lagunak".

 15 eta 18 urte artekoetan "LOMCE" sortarekin Maddalen Lopez Tapia lesakarrak jantzi du txapela. Bigarren Beñat Etxekolonea Diez zubietarra geratu da "Euskara" lanarekin.

 Azkenik, 18 urtetik gorakoetan Julen Zelaieta Iriarte beratarra geratu da txapeldun "Oroitza soil bat" lanarekin. Bigarren saria Eneko Fernandez Maritxalar lesakarraren "Hauteskundeak" sortak lortu du.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu