Ekainaren 21ean jokatuko da Orion 2014-06-10

Erabakita gelditu da Euskal Herriko Eskolarteko finala

Bizkaiko finala jokatuta, erabakita gelditu da Euskal Herriko Eskolartekoan izango diren bertsolari gazteen zerrenda: Nafarroatik, Mikel Lasarte eta Maddalen Lopez; Bizkaitik, Asier Galarza eta Aitor Bizkarra; Gipuzkoatik Maider Arregi eta Iñigo Bañez; Arabatik Peru Abarrategi eta Maddalen Arrausi; Lapurditik Aitor Servier eta Nahia Sasco; Xiberoatik Ibai Capot. Orion izango da, ekainaren 21ean. Finaren xehetasunak datorren astean emango dituzte prentsaurrean Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak.
Nafarroan hasi zen Eskolartekoa eredu berrian, apirilean, eta asteburu honetan bukatu da Bizkaian herrialdeetako fasea. Ekainaren 21ean Euskal Herriko finalak borobilduko du hiru hilabeteko bidea. Oholtzan 15-18 urte bitarteko honako hamaika bertsolari hauek izango dira: Nafarroatik, Mikel Lasarte eta Maddalen Lopez; Bizkaitik, Asier Galarza eta Aitor Bizkarra; Gipuzkoatik Maider Arregi eta Iñigo Bañez; Arabatik Peru Abarrategi eta Maddalen Arrausi; Lapurditik Aitor Servier eta Nahia Sasco; Xiberoatik Ibai Capot. Orion izango da, ekainaren 21ean. Finaren xehetasunak datorren astean emango dituzte prentsaurrean Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak. Bazkaritarako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eu gunean.

Eskolarteko eredu berria

Aurtengo Eskolartekoa bide eta enfoke berri baten hasiera izan da, zentzu askotan. Gogoeta luze baten ondoren, Eskolartekoari lehia kutsua apaldu eta lagunarte giroa indartu zaio, eta finalak Bertso Eskolen Egunean txertatu dira herrialde guztietan, Eskolartekoa ere bertso-eskolen mugimenduaren parte garrantzitsu bilakatuaz. Gaztetxoek jolas giroko saioak egin dituzte eta 15-18 urte bitartekoak bertso-merendu edo bertso-afari bueltan egin dituzte kanporaketak. Finalak jokatu dira Bertso Eskolen Egunaren baitan. Iparraldean eta Araban lehen ere hala egiten zen, baina beste herrialdeetan aldaketa nabarmena izan da, batez ere publiko eta giro aldetik.  Antolakuntza mailan ere aldaketak izan dira: Eskolarteko osoa Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkartearen artean antolatu da, lehen aldiz, lankidetza hitzarmena tarteko.



Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu