Ereñotzuko jaialdia 2014-06-16

Uda giroa Ereñotzun

Atzo egin zuten, herriko festetako egitarauaren barruan. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Eli Pagola aritu ziren kantuan Aritz Zerainen esanetara.
 Tradizio handiko bertso jaialdia da Ereñotzun San Antonio jaietan egiten dena. Atzo izan zen hitzordua, arratsaldean eta, ohi bezala, jendeak ondo erantzun zuen. Honako bertsolari hauek atera ziren oholtzara:

 Maialen Lujanbio
 Aitor Mendiluze
 Andoni Egaña
 Igor Elortza
 Eli Pagola

 Aritz Zerain izan zuten gai-jartzaile. Saioa umoretik joan zen gehienbat, eta publikoak bero txalotu zituen bertsolariak. Tartean, Imanol Kamio herriko musikari eta musika irakasleari omenaldi bat ere egin zitzaion.

 Bertsorik onenak laster izango dira Bertsoa.com-en ikusgai.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu