2014-06-17

15-18 urte arteko 11 bertsolari finalistak

Eskolarteko Txapelketako finalean 15-18 urteko 11 bertsolari gazte arituko dira, herrialde bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea:

Arabatik Peru Abarrategi (1997, Aramaio) eta Maddalen Arrausi (1997, Gasteiz).
Bizkaitik Asier Galarza (1996, Muxika) eta Aitor Bizkarra (1996, Abadiño).
Gipuzkoatik Maider Arregi (1996, Oñati) eta Iñigo Ibañez (1997, Azpeitia).
Lapurditik Aitor Servier (1997, Azkaine) eta Nahia Sasco (1998, Lekuine).
Nafarroatik Mikel Lasarte (1996, Barañain) eta Maddalen Lopez (1997, Lesaka).
Zuberoatik Ibai Capot (1997, Zalgize).

Saioan egin beharreko lanak hauxek izango dira:

    -Hasierako agurra. Gehienez 5 puntuko neurrian
    -8ko handian 2na bertso. Ofizioko gaian, binaka.
    -8ko txikian 2na bertso. Ofizioko gaian, binaka.
    -Bakarka bertso bana. Gehienez 5 puntuko neurrian. Gaia emanda.
-3na kopla trikitilarien laguntzarekin. Binaka edo hirunaka, gaia emanda.    
    -Bukaerako agurra. Gehienez 5 puntuko neurrian.

Gai-jartzaile taldean Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteok hartu dute parte, Inaxio Usarralde eta Egoitz Aizpuru gidari zituztela: Maddi Alberdi, Maier Fernandez, Nahia Fernandez, Amaia Palazuelos, Aizpea Garmendia, Peru Gabirondo eta Iñaki Rezusta.

Saioa Beñat Gaztelumendik aurkeztuko du.

Epaile taldea, herrialde bakoitzeko epaile banak osatuko dute: Hodei Lopez de Arkaute (Araba), Jurgi Fuentes (Bizkaia), Zigor Leunda (Gipuzkoa), Joakin Arregi (Lapurdi), Nerea Bruño (Nafarroa), Beñat Soule (Zuberoa). Idazkari lanetan Maiteder Sasieta ariko da.

Kopletako ariketan, bertsolariek Asier Alcedo eta Eneko Alda trikitilariak izango dituzte lagun.

Saioaren bukaeran, Maialen Lujanbiok jantziko dio txapela nagusitzen denari.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu