2014-06-17

"Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskualdeetako herritarrekin elkarlanean antolatzen ditu saioak"

Eskualdeetako Txapelketen antolaketako lehen pausuak Bizkaiko Bertsozale Elkarteak ematen baditu ere "eskualde bakoitzeko lagunak dira dena antolatzen dutenak: bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak..."

Gai-jartzaile eta epaile ikastaroak eskaini zituen Elkarteak eta "oso emaitzak onak eman ditu. Badira formakuntza-klase horietan  udazkeneko txapelketarako epaile-lanetarako animatu direnak".