Gaurko agenda 2014-06-20

Jaialdia gaur Anoetan eta Algortako Portu Zaharreko klasikoa

Anoetako (Tolosaldea) jaietan gaur berriz ere bertsoak izango dira, hainbat urteko hutsunearen ondoren: Igor Elortza, Miren Amuriza, Uxue Alberdi, Anjel Mari Peñagarikano (herritarra), Alaia Martin eta Iker Zubeldia arituko dira, Amaia Agirre gai-jartzaile dela. 22:30etan, pilotalekuan. Algortan, berriz, Portu Zaharreko klasikoan kantatuko dute Aitor Mendiluze eta Unai Agirrek, 22:00etan.
Bertsoa berriz ere Anoetako (Tolosaldea) plazan izango da, hainbat urteko hutsunearen ondoren: Igor Elortza, Miren Amuriza, Uxue Alberdi, Anjel Mari Peñagarikano, Alaia Martin eta Iker Zubeldia arituko dira, Amaia Agirre gai-jartzaile dela. 22:30etan, pilotalekuan. Algortan, berriz, Portu Zaharreko klasikoan kantatuko dute Aitor Mendiluze eta Unai Agirrek.   

Ez dira gaurko zita bakarrak, noski. Aretxabaletan 'Bi bala' emankizuna izango da, Iñaki Gurrutxaga eta Aitzol Barandiaranekin, 22:00etan. Urretxun, bertso desafioa Gaztetxean, 21:00etan: Agin Laburu, Nerea Ibarzabal, Asier Azpiroz "Azpi" eta Malen Amenabar. Zarautzen, Etxebeltz bertso-eskolaren 25. urteurreneko jaia, ikasturte bukaerako jaialdia, Modelo Aretoan, 18:30etan.  Murgian bertso-poteoa, 19:00etan hasita: Xabi Igoa eta Ruben Sanchez. Donostian, bertso-afaria Ikasbide Elkartean: Jon Martin eta Arkaiz Oiartzabal Xamoa.
 
Bihar, larunbata, Eskolartekoa jaia izango da Orion, besteak beste. Igandea, Arrasaten jaialdia: Miren Amuriza, Jone Uria Albizuri, Aitzol Barandiaran eta Iker Zubeldia.  Gai-jartzaileak: Asier Ibaibarriaga. 20:00etan, Sebero plazan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa