Bertso-jaialdia Anoetan 2014-06-30

Festarik festa

Abiatu da udako jaietako bertso-itzulia. Azken urteetan egin ez eta herriko jaietako ohiko bertso-jaialdia berreskuratu dute Anoetan. Han izan ziren kantuan Anjel Mari Peñagarikano, Uxue Alberdi, Iker Zubeldia, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Igor Elortza. Amaia Agirrek egin zituen gai-jartzaile lanak.
Urteroko zita bilakatu zenak huts egin du azken urteetan. Baziren urteak Anoetako jaietan bertso-saioa ez zela egiten eta aurten berreskuratzea erabaki dute. Arrakasta izan du gainera, 250 lagun inguru elkartu ziren herriko pilotalekuan.

Sei bertsolari igo ziren oholtzara kantura: Anjel Mari Peñagarikano herritarra, Uxue Alberdi, Iker Zubeldia, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Igor Elortza. Amaia Agirrek egin zituen gai-jartzaile lanak.

Saioan umorea izan zen nagusi baina jarri zizkien hausnarketarako hainbat gai ere: Egunkariaren itxieraren 11.urteurrena, Espainiako kontuek Euskal Herrian duten jarraipena edota gurasoen etxetik joateko emandako pausuak eman zien sakontasunerako aitzakia.

Hortik aurrera, barre eta algara. Uxue eta Igorren bidai deskoordinatua eta Ikerren Tour-erako planaren antolaketa aipagarrienak.

Honenbestez, ekaineko azken asteko saio-sortarekin eman zaio hasiera udako bertso-itzuliari eta  "petardo"-hots eta txosnetako musikaz lagunduta arituko zaizkigu kantuan bertsolariak. On dagigula!

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu