Bertso-jaialdia Andoainen 2014-07-07

Urteroko plazak galdu gabe

Bertsolarientzat ohiko plaza bihurtu da sanjuan jaietan Andoaingoa. Urtea joan eta urtea etorri, ohitura galdu gabe elkartzen dira zahar eta gazte ekainaren 24ean Goiko Plazan. Aurten, Aitor Mendiluze, Xebastian Lizaso, Jon Maia, Amaia Agirre, Iker Zubeldia eta Patxi Etxeberria kantuan. Ion Beloki gai-jartzaile lanetan.
Herri-kirolak eta bertsolariak, horixe urtero andoaindarrek ekainaren 24an izaten duten jaia. Goiko Plazan elkartzen dira denak, zahar eta gazte arratsaldea pasatzeko asmotan. Herri-kirolarien bueltan ibili ondoren, oholtzaren aurrean esertzen dira bertsolarien kantua entzutera.

Dena ez da betiko izaten eta kanturako seikotea urtero urtero aldatzen dute. Aurten, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Iker Zubeldia Amaia Agirre, Xebastian Lizaso eta Patxi Etxeberria izan dira kantuan, Ion Beloki gai-jartzaile gaztearen agindupean.

Ez zuten saio luzea egin, ordu betean amaitu zituzten lanak, baina denbora gutxian ale polit asko utzi zituzten sei bertsolariek.

 Udako plazetan ohi bezala, umorean asmatu zuten batik bat: Xebastian Lizaso Patxi Etxeberriaren arraindegian lanean hasita, Aitor Mendiluze eta Jon Maia Juan Carlos errege-ohiaren eta Felipe errege izendatu berriaren lekuan, Iker Zubeldia eta Amaia Agirre jaietako txosnan atera ezinik...








Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu