Gaur saioak izango dira Arbizun, Barañainen, Mallabian, Berriatuan, Gasteizen, Zarautzen eta Beasainen; bihar Betelun, Idiazabalen, Artziniegan, Lekornen eta Ziortza-Bolibarren eta etzi Lasarte-Orian, Ziortza-Bolibarren, Diman, Mungian eta Oñatin.
Bertso-saioz betetako asteburua dator ekaineko azkeneko hau. Gaur bertan saio ugari daude iragarrita. Arbizun bertso-poteoa egingo dute eguerdiko 13etan abiatuta Julio Sotok eta Beñat Gaztelumendik.
Barañainen bi bertsolariok Sebastian Lizaso eta Sarai Roblesekin batera ariko dira iluntzeko 19etan Lakuko anfiteatro naturalean.
Mallabian "Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina" emanaldi berezia eskainiko du Xabier Amurizak afalostean San Juango txokoan.
Berriatuan Berritxu Saria jokatuko da aurten ere iluntzeko 19etan Kultur Etxean. Aitor Servier, Jone Larrinaga, Txaber Altube, Asier Galarza, Unai Mendiburu, Amaia Urbieta, Jon Ander Iriondo eta Asier Rubio dira bertan kantatzekoak.
Gasteizen plaza libreko saioa egingo dute gaueko 21:30etan Oihane Pereak eta Xabi Igoak Aranbizkarra auzoan.
Zarautzen, Iñurritzan, bertso-saioa izango da gaueko 22:30etan, festen baitan. Felix Zubia ariko da gai-jartzen eta Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Oier Aizpurua, Alaia Martin eta Andoni Egaña kantuan.
Azkenik, Beasainen Beasain-Gabiri bertso-desafioa jokatuko dute gauean Murgil tabernako terrazan. Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi izango dira Beasaingo ordezkariak eta Endika Igartzabal eta Gorka Maiz Gabirikoak.
Bihar ere agenda oparo dator. Betelun bertso-bazkaria egingo dute eguerdiko 14etan Julio Soto eta Iker Zubeldiak.
Idiazabalen ere bi bertsolari hauek ariko dira bertso-afaritan, Elizalde elkartean, iluntzeko 21:30etan.
Artziniegan bertso-poteoa iragarri dute eguerdiko 12:30ean frontoitik abiatuta. Zigor Enbeita eta Oihane Perea jardungo dira giroa alaitzen.
Lekornen, Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren baitan, bertso-saioa izango da Gerezietan arratsaldeko 15:45etan Igor Elortza eta Sustrai Colinarekin.
Ziortza-Bolibarren, azkenin, bertso-afaria antolatu dute Arta auzoan gaueko 22etan Beñat Ugartetxea eta Iratxe Ibarra kantuan direla.
Etzi, azkenik, beste bost saio izango dira. Lasarte-Orian, jaietako egitarauaren barruan, urteroko bertso-jaialdia izango da gaueko 22etan Kultur Etxean. Unai Muñoa izango da gai-jartzaile. Bertsotan Ane Labaka, Patxi Etxeberria, Amets Arzallus, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi ariko dira.
Ziortza-Bolibarko Arta auzoan bertso-saioa izango da etzi eguerdian ere, Sebastian Lizaso, Bittoriano Zelaia, Mikel Mendizabal eta Andoni Egañarekin.
Diman urteroko bertso-jaialdia iragarri dute iluntzeko 19etan plazan. Ibon Iza izango da gai-jartzaile. Bertsotan Uxue Alberdi, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Jokin Uranga dira aritzekoak.
Mungian, San Pedro jaien barruan, bertso-saioa izango da eguerdiko 13etan Andra Mari estalpean Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri, Etxahun Lekue eta Andoni Egañarekin. Bernardo Mandalunizek gidatuko du saioa.
Bukatzeko, Oñatin, Zubillagan, bertso-jaialdia izango da iluntzeko 19etan Egoitz Zelaia, Egoitz Aizpuru, Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-rekin. Haritz Casabal izango da gai-jartzaile.