Aitor Servier txapeldun 2014-07-01

Berritxu Sariketako bideoak

Pasa den ostiralean jokatu zen Berritxu Sariketa Berriatuko kultur-gunean. Zortzi bertsolari kantari eta azkenean Aitor Servier txapeldun. Hemen dituzue hango bertsoaldi onenak ikusgai.
Urterik urte hutsik egin gabe antolatzen dute Berritxu Sariketa Berriatuan. 16 eta 18 urte arteko  gazteek hartzen dute parte eta hitzordu garrantzitsua bihurtu da plazara salto egin berri duten bertsolarientzat.

Aurtengoan, Asier Galarza, Amaia Urbieta, Unai Mendiburu, Txaber Altube, Aitor Servier, Jone Larrinaga, Asier Rubio eta Jon Ander Iriondo igo ziren oholtzara, Imanol Aldazabal gidari zutela.

Sariketaren lehen atalean bina ofizio osatu zituzten bertsolariek, bat zortziko handian eta bestea zortziko txikian. Txaber Altube oso ondo aritu zen kantuan zortziko handian Unai Mendibururekin, ideietan fresko eta bertsoa osatzerakoan fin. Zortziko handietan aipagarria baita ere, Aitor Servier eta Jone Larrinagak egindako bertsoaldia.

Zortziko txikian txalo zaparrada jaso zuten Asier Galarza eta Txaber Altubek eta polita izan zen Jon Ander Iriondo eta Aitor Servier-en arteko arteko elkarrizketa ere.

Behin lehen fasea  amaituta lau bertsolari sailkatu ziren bigarrenera:  Amaia Urbieta, Txaber Altube, Aitor Servier eta Jone Larrinaga.

Kartzelako ariketak egin behar izan zituzten lau bertsolariek: puntu-erantzuna, hitzari bertso bana eta gaiari bina bertso.

Azkenean, Aitor Servierrek irabazi zuen lehen postua eta Jone Larrinaga sailkatu zen bigarren.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa