Bertso-jaialdia Mungian 2014-07-14

Bazkalaurreko bertso-aperitiboa

Mungian urtean egiten dituzten bi bertso-jaialdi handietako bat da Sanpedro jaietakoa. Aurten Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Sustrai Colina eta Jone Uria izan dira kantuan. Bernardo Mandalunizek egin ditu gai-jartzaile lanak.
Mungiako plazako Andra Mari estalpe ederra bertso-kantuz betetzen da urtero Sanpedro egunez. Bazkalaurreko aperitiboa bertsolariek jarri ohi die herritarrei eta arrakasta handia izaten du; oraingoan ere ia 400 lagun elkartu dira.

Ez da saio luzea izaten; bertsozaleei bertso-gosea eta bazkalaurretik bestelako aperitiboren bat hartzeko denbora uzteko adinakoa alegia.

Bertso-gosez  uzteak ez du esan nahi ordea emandakoa eskasa denik. Ederki aritu ziren kantuan Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Sustrai Colina eta Jone Uria. Umorez, serio, jolasti, zorrotz...  denetarako denbora izan zuten ordubeteko saioan.

Bertsoaldi hautatuak ere denetarikoak: Andoni Joneri aholku-eske, Etxahun eta Jone txozna-arduradun, Andoni eta Etxahun Espainiako Erregearen aforamenduari buruz eta beste bi bakarkako, Andonik erabakitze-eskubidea kantugai eta Sustraik euskara.

Saioaren amaieran Andoni eta Sustrai entzuleen artean eserrarazi zituen Bernardok, haien begietatik kantatzeko.


Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa