Ahoa Bete Hots 2014-07-02

Gaur hasiko dira jardunaldiak

Gaur hasiko dira jardunaldiak
Denera 27 lagunek eman dute izena. Transmisioa izango da aurtengo edizioko gaia eta hiru hitzaldirekin hasiko da. Mikel Markez euskal kantagintzaren transmisioaz ariko da; Amaia Zubiriak "Kantua entzun, entzuna kanta" izeneko saioa emango du eta Maika Etxekopar Zuberoako kantu transmisioaz jardungo da.
 Gaur hasiko da Ahoa Bete Hots jardunaldien bosgarren edizioa. Mintzola fundazioak antolatuta, aurtengoan antzerki, bertsolaritza, kantagintza eta ipuingintzaren transmisioaz ariko dira. "Esan berriz esan" jarri diote leloa. 27 lagunek eman dute izena eta hiru egunez Subijana Etxean izango dira.

 Gaurkoan hiru izango dira hizlariak, eta kantagintzaz ariko dira. Hasteko, Mikel Markez euskal kantagintzaren transmisioaz ariko da. Ondoren, Amaia Zubiriak "Kantua entzun, entzuna kanta" saioa eskainiko du. Atsedenetik bueltan, Maika Etxekoparrek Zuberoako kantu transmisioaren inguruko azalpenak emango ditu. Eta eguna borobiltzeko, berriz ere Mikel Markez izango da protagonista. Euskal kantagintzan mugarri izan diren abestiekin kantaldia eskainiko du. Egoitz Zelaiak egingo ditu lehendabiziko egun honetako aurkezle lanak.

 Datozen bi egunetan ere hitzaldiak izango dira. Bertsoa.com bertan izango da gertatzen denaren inguruko xehetasunak emateko.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu