Ahoa Bete Hots 2014-07-04

Gaur bukatuko dira jardunaldiak

Xabier Amuriza, Antton Irusta eta Miren Artetxe ariko dira hizlari lanetan. Jardunaldiak borobiltzeko, Xabier Amurizak eta Miren Amurizak bertso-saioa eskainiko dute.
 Hiru egunen ondoren, gaur bukatuko dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak. Denera bederatzi hitzaldi izango ditu aurtengoak, ahozko kultur generoen transmisioa gaitzat hartuta.

 Gaurko saioan beste hiru hitzaldi izango dira. Goizeko 9:00etatik aurrera Xabier Amuriza bertsolari eta idazlea bertsolaritzaren transmisioaz jardungo da.

 Ondoren, 10:00etan, Antton Irusta ipuin kontalari eta irakaslearen txanda izango da. Ipuinen transmisioaz ariko da bera.

 Atsedenetik bueltan Miren Artetxe bertsolari eta EHUko ikertzaileak hartuko du hitza. Ikerketa lan bat egiten ari da gaur egun, bertsolaritzaren transmisioak Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntza erabileran daukan eraginaz. Ikerketaren nondik norakoak aurkeztuko ditu gaur.

 Bukatzeko, 12:30etatik aurrera, Xabier eta Miren Amurizak bertso-saioa eskainiko dute.

 Gaurko saioan Joxe Mari Carrere ipuin kontalari Elkarteko kideak egingo ditu aurkezle lanak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu