"Bertsoa Unibertsitatean" 2014-07-08

Jardunaldien bigarren eguna izango da gaur

Juan Kruz Igerabide, Pello Añorga eta Ainara Gurrutxaga izango dira gaurko hizlariak. Ostegun eta ostiraleko ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik, eta osteguneko bertso-saioko gonbidapenak ere lortu daitezke.
 Atzo hasi zen "Bertsoa Unibertsitatean" zikloa Donostiako Miramar jauregian. Gaur "Bertsolaritza eta Ahozkotasuna hezkuntza arautuan" ikastaroko bigarren jardunaldia izango da.

 Goizeko 9:15ean Juan Kruz Igerabidek emango du lehenengo hitzaldia: "Igarkizunetik iragarkizunera". Ondoren, 10:45ean, Pello Añorgak "Kontaketaren erritmoan" saioa eskainiko du. Goiza bukatzeko, Ainara Gurrutxagak antzerkia haurrekin lantzeko jolas eta ariketak aurkeztuko ditu.

 Bihar bukatuko da lehenengo ikastaroa. Ondoren, ostegun eta ostiralean, "Bertsolaritza eta beste sorbideak" eta "Bertsolaritza eta gaurko gizartea" ikastaroak izango dira ziklo beraren baitan. Oraindik badago izena emateko aukera. Osteguneko ikastaroaren baitan, gainera, iluntzeko 19:00etan bertso-saio esperimentala egingo dute Miramar Jauregian bertan. "Gai edozertarako" izenburua hartuta, bertsogintza beste sorbideekin uztartuko dute Maialen Lujanbiok eta Unai Iturriagak Jon Martinen gaiei segika. Ixak Arrutik musikatuko du saioa. Saioko sarrera dohakoa izango da, baina gonbidapenak eskatu beharko dira Bertsozale Elkartera deituta.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu