Bertsoa Unibertsitatean 2014-07-08

Igarkizunak, kontaketak eta antzerkia

"Bertsolaritza eta Ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan" jardunaldien bigarren saioa izan da gaur Juan Kruz Igerabide, Pello Añorga eta Ainara Gurrutxagarekin.
 Aurrera doaz "Bertsoa Unibertsitatean" zikloaren barruko ikastaroak. Gaur "Bertsolaritza eta Ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan" ikastaroen bigarren eguna izan da Donostiako Miramar Jauregian. Juan Kruz Igerabide igarkizunen inguruan aritu da hizketan eguna hasteko. Azaldu duenez, igarkizunetik iragarkizunerako jauzian aritzen gara: bizitza bera ere igarkizun bat da azken finean, eta haurtzaroan funtzio garrantzitsua betetzen dute igarkizunek.

 Pello Añorga kontaketaren erritmoan aritu da, ipuinaren barruan elementu berriak sartuz. Bere iritziz, ipuin baten funtzio handiena, balioak ematea baino gehiago, komunikatzea da.

 Azkenik, Ainara Gurrutxagarekin antzerki mundurako jauzia eman dute gaurko jardunaldietara bertaratu direnek. Jolasetik abiatuta, pixkana-pixkana haurrekin egiten duen lanaren erakustaldi praktikoa egin du gaurkoan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu