Bertsoa Unibertsitatean 2014-07-09

Gaur bukatuko da "Bertsolaritza eta Ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan" ikastaroa

Iñaki Murua, Ainhoa Agirreazaldegi eta Jone Miren Hernandez ariko dira hizlari. Bihar "Bertsolaritza eta beste sorbideak" ikastaroa izango da eta etzi "Bertsolaritza eta gaurko gizartea".
 Aurrera doa Euskal Herriko Unibertsitatean bertsolaritzaren inguruan egiten ari diren "Bertsoa Unibertsitatean" zikloa Donostiako Miramar jauregian. Gaur zikloko lehenengo ikastaroa bukatuko da, "Bertsolaritza eta Ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan" izenburua daukana.

 Hiru hitzaldi izango dira gaur. Lehendabizi Iñaki Murua ariko da: "Bertsotan... munduan kokatzeko".

 Ondoren, 10:45ean, Ainhoa Agirreazaldegiren txanda izango da, "Bertsotan... emakume izatearen kontzientzia pizteko" hitzaldiarekin.

 Eguna bukatzeko, 12:15ean, "Bertsoa... Genero berdintasunaz jabetzeko" hitzaldia eskeiniko du Jone Miren Hernandezek.

 Beste bi ikastaro bihar eta etzi

 Bihar eta etzi beste bi ikastaro izango dira. Biharkoan bertsolaritza eta beste sorbide batzuen arteko zubiez ariko dira Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Andoni Egaña. Ikastaroan izena emateko aukera dago oraindik. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, "Gai edozertarako" bertso-saio berezian ariko dira Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga. Jon Martin izango dute gai-jartzaile eta beste diziplina batzuetako sorkuntzak erabiliko dituzte gai bezala. Sarrera dohakoa da, baina bertara joan nahi izanez gero gonbidapena eskatu beharko da Bertsozale Elkartera deituta.

 Ostiralean, bukatzeko, bertsolaritza gaurko gizartean kokatzen ariko dira Xabier Aierdi, Jon Sarasua eta Miren Artetxe.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu