Bertsoa Unibertsitatean 2014-07-11

Gaur bukatuko dira Udako Ikastaroak

Xabier Aierdi, Jon Sarasua eta Miren Artetxe ariko dira gaur hizlari lanetan, bertsolaritza gaurko gizartean kokatzeko. Atzo 70 bat lagun elkartu ziren arratsaldeko bertso-saioan.
 Gaur bukatuko da "Bertsoa Unibertsitatean" zikloa. Astelehenetik hasi eta gaur arte, denera hiru ikastaro izan dira Donostiako Miramar Jauregian. Astelehenetik asteazkenera "Bertsolaritza eta Ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan" ikastaroa izan zen; atzo "Bertsolaritza eta beste sorbideak" eta gaur izango da hirugarrena: "Bertsolaritza eta gaurko gizartea". Hiru hizlari ariko dira gaur.

 Hasteko, Xabier Aierdik, bertsozaletasunaren inguruan egindako bi ikerketa soziologikoetatik abiatuta, "Bertsozaletasuna eta euskal gizartea" hitzaldia eskainiko du. Ondoren, Jon Sarasuaren txanda izango da: "Bertsolaritza, komunikazioa eta herrigintza". Azkenik, Miren Artetxek Iparraldeko bertsolaritzaren transmisioak hizkuntza erabileran daukan eragina aztertuko du, egiten ari den ikerketa batetik abiatuta.

 Giro ona atzo

 Atzo arratsaldean bertsogintza beste sorbide batzuekin nahasteko saio esperimentala egin zuten. Jon Martin gai-jartzaile zela, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga aritu ziren bertsotan, eta maila handiko saioa atera zen. Denera 70 bat lagun bertaratu ziren saioa jarraitzera. Bertsoaldirik onenak laster izango dira entzungai Bertsoa.com-en.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu