Herriko jaien baitan 2014-07-21

Plaza ederra Usurbilen

Aurten ere bertso plaza ederra dela erakutsi du Usurbilek, herriko jaietan frontoain egiten den jaialdian. Bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Unai Gaztelumendi eta Asier Azpiroz. Azken biok Usurbilekin lotura berezia duten bi gazte. Berrikuntzak ere baziren, batez ere gai-jartze aldetik: urteetan herriko edo bertso-eskolako gai-jartzailea aritu izanda, eta aurten Unai Elizasuk gidatu zuen saioa. Bukaeran, bertso-paper txapelketako sariak ere banatu ziren: Antton Aranburuk irabazi zuen lehen saria eta Iñaki Agirresarobek bigarrena.
Aurten ere bertso plaza ederra dela erakutsi du Usurbilek, herriko jaietan frontoain egiten den jaialdian. Bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Unai Gaztelumendi eta Asier Azpiroz. Azken biok Usurbilekin lotura berezia duten bi gazte, eta halaxe adierazi zuten agurretan ere. Berrikuntzak ere baziren, batez ere gai-jartze aldetik: urteetan herriko edo bertso-eskolako gai-jartzailea aritu izanda, eta aurten Unai Elizasuk gidatu zuen saioa. Bertso plaza zoragarria egonik ere, jaigunea ere ondoan izateak zenbait unetan dezenteko marmarra ere eragiten zuen. Bukaeran, bertso-paper txapelketako sariak ere banatu ziren: Antton Aranburuk irabazi zuen lehen saria eta Iñaki Agirresarobek bigarrena. Orohar jaialdi ona eta betea joan zen. Behar bada, lehertzea falta izan zitzaion.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu