Bertso Udalekuak 2014-07-14

Bilbon eta Irañetan izan dira

Bilbon eman zitzaien hasiera bertso-udalekuei eta pasa den astean Nafarroan, Irañetan izan ziren gaztetxoak udagiroaz eta bertsoaz gozatzen. Udalekuetan bertsolaritza hurbiletik ezagutzeko aukera eduki dute gazteek: bertsolariak ezagutu, beraiekin jolastu, bertso saioak sortu, kantatu eta entzun... azken finean, bertsoa sustatuz bertsoagaz olgetan egitea da helburua.

Bilboko bertso-udalekuak aurten antolatu dira lehenengoz Bertsozale Elkartearen eta Zenbat Gara elkarteen ekimenez. Araban, Barrian izan dira udalekuak Foru Aldundiaren eskaintzaren barruan. Bilbo, Barria eta Irañetako txanden ondoren, bertso-udaleku eskaintza Baigorrin, Orion, Zuhatzan eta Arrazolan izango da, Bertsozale Elkartearen eskutik.