22:00etan Torre Luzian 2014-07-17

Gaur hasiko da bertso astea Zarautzen, bertso musikatuekin

Motxian bertso eskolak antolatuta, gaur hasiko da bertso astea Zarautzen. Bertso musikatuak izango dira gaur, bihar umeentzako jolasak eta jaialdia, eta larunbatean 'Bertso Eguna': hamaiketakoa eta herriko txapelketa. Finala, Egoki tabernan.
Motxian bertso eskolak antolatuta, gaur hasiko da bertso astea Zarautzen. Bertso musikatuak izango dira gaur, 22:00etan hasita. Ostiralean, umeentzako jolasak izango dira Torre Luzia parkean 18:30etan eta gauean, 22:30etan, jaialdia Modelo aretoan: Hodei Iruretagoiena, Julen Zulaika, Andoni Egaña, Amaia Agirre eta Nerea Elustondo. Gai-jartzen Aitor Urbieta arituko da. Larunbatean izango da azken eguna, goizetik hasita. Ohikoa den bezala, herriko txapelketa egingo dute zarauztarrek. Hamaiketakoaren ondoren, 12:00etan Tabernaz taberna kanporaketak eta bazkalondoan finala Egoki tabernan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu