Markina-Xemeingo jaialdia 2014-07-29

Uda bete-betean Markina-Xemeinen

Eguraldia lagun Uhagon Kulturgunearen kanpoaldean izan zen bertso-jaialdia. Arrakasta handi izan zuen Karmen jaietako urteroko saioak.
Lehen Guardia Zibilen "kuartela" zena kulturgune bilakatu dute Markina-Xemeinen. Gauza batzuk asko aldatzen dira baina beste batzuk ez. Aldatzen ez den saio horietakoa da Markina-Xemeingoa. Urtea joan eta urtea etorri Karmen egunez antolatzen dute bertso-jaialdia.

Bertsolariak bai, bertsolariak aldatzen dira. Aurten Andoni Egaña, Jone Uria, Nerea Elustondo eta Joseba Artza igo dira oholtza txikira Amaia Errasti gai-jartzailearekin batera.

Leku polita da Uhagon kulturgunea eta eguraldiak laguntzen badu plaza ederra da bertsotarako zuhaitz eta zelai berdez inguratuta. Adinean aurreratuenek azkar hartu zituzten oholtza aurreko aulkiak; noski, gazteak lurrean eserita ere ez baitute altxatzeko arazorik izango.

Udako giroan bete-betean sartuta jolasti zeuden gai-jartzailea eta bertsolariak. Eta horrelaxe hasi zen saioa, umoretsu eta adar-jotzaile:  Andoni eta Jone, Joseba eta Nerearen omenaldia prestatzen.

Binaka jarrita Trivial-ean jolastu ziren lauak. Amaia gai-jartzaileak puntu bidez egin zizkien galderak. Ez zen garbi geratu zein izan zen garaile...

Segidan, bakarka aritu zen Nerea Elustondo azkenaldian gure jendarteak bizi izan dituen aldaketei buruz; eta bukatzeko, Jone eta Joseba kuriositateak jota-edo elkarri galdeketa egiten. Galderak bai, ez dakit erantzunik egon ote zen.

Saioa amaituta gustura altxa ziren zaharrenak aulkietatik eta gazteak  lurretik.

Trivial. Denak
2014-07-16 Markina-Xemein

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu