Andoni Egañak gidatuta 2014-09-11

'Bertso terapiak' Donostian bertsolaritzaz hitz egin eta gogoetak konpartitzeko

Bertsolaritzaren inguruko hausnarketarako gunea izan nahi du “Bertso terapiak”. Helburua da bertsoak bertsolaritzako gaietaz hizketan aritzea, gogoetatzea eta iritziak konpartitzea. Antigua auzoko Lugaritz kultur etxean egingo dira eta irailaren 26 arteko da izena emate epea.
Bertso terapiak antolatu dituzte Donostian, Bertsolaritzaren inguruko hausnarketarako gunea izateko helburuz, gai horiei buruz hizketan aritu, gogoetatu eta iritziak konpartitzeko.

Andoni Egañak gidatuko ditu Donostiako Lugaritz Kultur Etxean egingo diren “Bertso Terapiak”. Bertan parte hartu nahi duenak irailaren 26ra bitarteko epea izango du izena emateko. Interesa dutenek, Donostiako edozein kultur etxetan edo www.donostiakultura.com web orrian eman behar dute izena.

“Bertso terapiak” formato berriko ekimena da. Ohikok dira herri eta hirietan haur nahiz helduentzako bertso-eskolak. Herri batzuetan bertso-taldeak ere badira. Gutxiago edo gehiago, bakoitzaren gogo eta grinaren arabera bertsotan aritu eta trebatzea da talde horien helburu nagusi.

“Bertso-terapiak”en, saioak gidatuko dituenaren eskutik, jakin min, kritika, azalpen… horiei egin nahi zaie tartea. “Irakurle-talde” eta Bertso-eskolaren” arteko zerbait litzateke beraz. Tokian tokiko bertsolaritzaren historia bil daiteke; bertso paper sorta bat aukeratu eta hurrengo astean haren komentarioa egin; bat bateko saio baten komentarioa egin daiteke; bertsogintza eta bertsolaritzaren antolaketa arazoez aritu; herriko bertsolaritzari buruzko diagnostikoa egin…
Bide berri bat da “bertso-terapiak”, bertsotan aritzeko grinarik ez izan arren, bertsolaritzaren inguruko gaiez gustura solastuko den talde bati ildoa eskainiko diona.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu