Unai Iturriaga eta Igor Elortzak kantatuko dute 2009-04-29

Bertso afaria izango da Belfasten larunbatean

Fredi Paia eta Arkaitz Estiballesek kantatu zuten iaz eta 50 bat entzule bertaratu ziren.
 2. Bertso-dinner-a izango da Belfasten datorren larunbatean. Unai Iturriaga eta Igor Elortza ariko dira kantuan bertan. Iaz izan zen lehendabiziko edizioa, eta Arkaitz Estiballes eta Fredi Paiak kantatu zuten bertan. 50 bat lagun inguratu ziren saioa entzutera orduko hartan. Saio umoretsua izan zen. Izan ere, Ipar Irlandan ezin da tabernetan erre, eta bertsolariek kanpora joan behar izaten zuten. Hala, saioko une batzuetan kanpoaldetik kantari aritu ziren.

 Sagardotegiko menua izan zuten lehengo urtean. Iazko saioari buruzko informazio gehiago lortu nahi izanez gero, egin klik hemen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu