Koldo Tapiak hitzaldia eman zuen larunbatean 2009-04-29

"Arriskuak eta erronkak"

Algortan izan zen hitzaldia, ALBEk antolatu duen gogoetaren barruan. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko idazkari izan zen Koldo Tapia.
 "Bertso eskolen erronkak XXI. mendean" izenburua zeukan hitzaldia eman zuen Koldo Tapiak Algortan larunbatean. Bertako bertso eskolak 2010 30 urte betetzen ditu eta gogoeta zabaldu du. Beñat Zamalloak hitzaldiaren laburpen bat egin du gaurko Berrian.

 Koldo Tapia Bertsozale Elkarteari eta bertsolaritzari etorkizunera begira ikusten dizkion erronkez aritu zen. Gaur egun 43 lagun ari dira elkartean, eta "egunerokotasunean behar dituen kudeaketa beharrak beldurgarriak dira". Arrisku handiena "zurrunegi" jokatzea dela uste du. "Uler dezagun gizarte mugimendu bat hainbat zelulak osatzen duten mugimendu bat balitz bezala: zelula bakoitzak bere funtzioa betetzen du, eta guztien artean osagarritasunak ematen dio mugimenduari gorputza; ez dezagun uler zelula bakar bat gainerako guztiak nola egin behar duten agintzen duena".

 DF BertsoZALE Eskola

 Igor Elortzak idatzitako iritzi-artikulua dakar gaurko Berriak. Bertan azaltzen du nola Durangon bertsozale eskola jarriko duten martxan, bertsozaleei zuzenduta. "Asmoa zaleari bertsoaz gehiago jakin eta gozatzeko aukera eskaintzea da". Unai Iturriaga, Josu Goikoetxea, Xabier Amurizak eta Maialen Lujanbiok hartuko dute parte, besteak beste.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»