Eguerdiko ordubietan izango da, Euskari Irratian 2009-05-01

Arabako finala emango du gaur Hitza Jolas programak

Finaleko unerik onenak izango dira entzungai, eta baita finalisten hitzak ere.
 Larunbat eta igandetan emititu ohi da Hitza Jolas programa Euskadi Irratian, Xabier Sukiak aurkeztuta. Aste honetan, ordea, hiru programa izango dira. Gaurkoan Arabako finaleko bertsoaldirik onenak eta finalisten hitzak izango dira entzungai, ordubietatik hiruretara. Bihar, ordu berean, Osinalde sariko aukeraketa bat emango dute. "Bederatzikoa" ataldean, berriz, Jose Mari Mujika Anatxek Xabier Narbarteren puntuari erantzungo dio. Etziko programan Mallabiko jaialdiaren aukeraketa bat emitituko dute. Bertan kantari aritu ziren Amaia Agirre, Andoni Egaña, Joxe Agirre, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Beñat Ugartetxea. Gai jartzaile lanak Asier Ibaibarriagak bete zituen. "Bederatzikoa" atalean, berriz, Loidisaletxek Anatxen puntuari erantzungo dio.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu