Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak egin du deialdia 2009-05-01

Ahozkotasuna eta bertsolaritza proiekturako irakasle poltsa osatzeko deialdia zabalik dago

Poltsa honekin hiru esparrutako beharrei erantzun nahi zaie: Hezkuntza arautua, bertso eskolak eta jarduera osagarriak.
 Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak deialdia zabaldu du Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiekturako irakasle poltsa osatzeko. Era honetan, 2009-2010 ikasturtean hiru esparrutan izango diren beharrei erantzun nahi zaie: Hezkuntza arautuan, bertso eskoletan eta jarduera osagarrietan.

 Bertan parte hartzeko zera eskatzen da: lizentziatura edo diplomatura izatea. Horrez gain, honako titulu eta esperientziak hartuko dira kontutan:

 -Bertsolaritzarekin duen harremana
 -Irakaskuntzan duen esperientzia
 -Irakaskuntzari lotutako tituluak
 -Koordinazio eta antolaketa lanetarako gaitasuna eta esperientzia

 Interesa daukanak 2009ko maiatzaren 22an baino lehen bidali beharko du Curriculum vitaea Gipuzkoako Bertsozale Elkartera. Bi modu daude honetarako. Batetik, posta arruntez honakoa da helbidea: Larramendi kalea, 7-behea 20400 Tolosa. Helbide elektronikoa berriz, hauxe da: gipuzkoa@bertsozale.com. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu