Aralarko larreen irekiera festa dela eta 2009-05-01

Mendizabalek eta Gorostidik Abaltzisketan kantatuko dute gaur

Larraitz auzoan izango da saioa, eguerdi aldera. Festa honetarako egitarau zabala dago prestatua.
 Aralarko larreen irekiera festa izango da gaur, Abaltzisketako Larraitz auzoan. Bertsolariak ere izango dira kantuan: Mikel Mendizabal eta Bixente Gorostidi. Eguerdi aldera hasiko da bertsolarien saioa. Bertsolariez gain beste hainbat ekitaldi ere izango dira gaur: Mieltxo Saralegi harri-jasotzen ariko da, Juan Mari Beltranek musika emanaldia egingo du eta erromeria ere izango da, besteak beste.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza