Gaur eta bihar izango da irratsaioa, 14etan 2009-05-02

Hitza Jolasek Osinaldeko finala eta Mallabiako jaialdia emango ditu

"Bederatzikoa" atalean Jose Mari Mujika Anatxek eta Loidisaletxek erantzungo dituzte puntuak.
 Larunbat eta igandero emititzen da Hitza Jolas irratsaioa Euskadi Irratian. Xabier Sukia da saioaren gidaria. Asteburu honetan er ebi irratsaio eskainiko dira, atzo entzungai izan zenaz gain.

 Gaurko saioan, Osinaldeko finaleko bertsoaldirik onenak emango dituzte. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantari finalean:

 Maddalen Arzallus
 Miren Amuriza
 Mikel Artola
 Jone Uria
 Arrate Illaro
 Odei Barroso

 Maddalen Arzallus gelditu zen txapeldun. Saio honez gain, "bederatzikoa" atala izango du gaurko programak. Bertan, Jose Mari Mujika Anatxek Xabier Narbarteren puntuari erantzungo dio.

 Bihar, berriz, Mallabiako jaialdiaren aukeraketa bat eskainiko du Hitza Jolasek. Bertan bertsolari hauek kantatu zuten:

 Amaia Agirre
 Andoni Egaña
 Joxe Agirre
 Unai Iturriaga
 Maialen Lujanbio
 Beñat Ugartetxea

 Asier Ibaibarriaga izan zen gai-jartzailea.

 "Bederatzikoa" atalean, berriz, Loidisaletxek erantzungo dio Jose Mari Mujika Anatxek jarritako puntuari.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran