Maiatzaren 5ean hasi ziren eskolak eta ekainaren 2an amaituko dira. Igor Elortzak, Josu Goikoetxeak eta Xabier Amurizak gidatuko dituzte saioak. Maialen Lujanbiorekin berbaldi bat ere izango da. Ondoren, ekainaren 4an, bertso saio bat izango da. Saio guztiak Durangoko Plateruenan izango dira. Asteartean hasi zen ikastaroa, Igor Elortzak bat-bateko bertsolaritzaren inguruan gidatu zuen saioarekin.
DF BertsoZALE Eskola sortu da, Durangaldeko bertsozaleei zuzenduta. Ekimen honen bidez, bertsolaritzaren ezagutzan sakontzea da helburua, era jostagarri eta parte-hartzailean. Horretarako, 6 saio antolatu dituzte. Guztiak Durangoko Plateruenan izango dira, asteartez. Hauek izango dira eskolak:
MAIATZAREN 5a, 19:30etatik 21etara:
Bat-bateko bertsogintzaren nondik norakoak
Igor Elortza izango da gidaria
MAIATZAREN 12a, 19:30etatik 21etara
Bertsolaritzaren historia
Xabier Amurizak gidatuta
MAIATZAREN 19a, 19:30etatik 21etara
Bertso jarriak
Igor Elortzak gidatuta
MAIATZAREN 26a, 19:30etatik 21etara
Saio-moten eta gai-jartzailetzaren berri
Josu Goikoetxeak gidatuta
EKAINAREN 2a, 19:30etatik 21etara
Berbaldia Maialen Lujanbiorekin
Azkenik, EKAINAREN 4an, bertso saioa izango da, 20etan. Honako bertsolari hauek arituko dira bertan:
Eneko Abasolo "Abarkas"
Miren Amuriza
Gorka Lazkano
Eñaut Uruburu "Lepotxo"