Idatzizko lehenengo kanporaketa izango da 2009-05-04

Gaur hasiko da Bizkaiko Eskolarteko txapelketa

Ondarroako Zubi-Zahar ikastolan izango da kanporaketa. Honez gain, beste 7 saio izango dira.
 Bizkaiko Eskolarteko txapelketa hasiko da gaur. Idatzizko lehenengo kanporaketa jokatuko da, Ondarroako Zubi-Zahar ikastolan, arratsaldeko 15etan. Gaurko kanporaketaz gain, beste 7 saio izango dira:

 MAIATZAREN 5ean: Durangoko Kurutziaga ikastolan, 15etan.
 MAIATZAREN 6an: Gernikako Seber Altube ikastolan, 15etan.
 MAIATZAREN 7an: Trapagarango Itxaropena ikastolan, 14:30etan.
 MAIATZAREN 8an: Amorebieta-Etxanoko Andra Mari ikastolan, 15etan.
 MAIATZAREN 11n: Bilboko Abusu ikastolan, 15etan.
 MAIATZAREN 12an: Mungiako Larramendi ikastolan, 15etan.
 MAIATZAREN 13an: Algortako San Nikolas ikastolan.

 Idatzizko finala, berriz, MAIATZAREN 15ean izango da, Gernikako Seber Altube ikastolan, 15etatik aurrera. Sariak Kultura Etxean banatuko dira.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu