Idatzizkoa izango da gaurkoa 2009-05-05

Bizkaiko eskolarteko txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko da gaur

Durangoko Kurutziaga ikastolan izango da kanporaketa, arratsaldeko 15etan. Atzo jokatu zen lehenengoa, Ondarroan.
 Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko da gaur, Durangoko Kurutziaga ikastolan, arratsaldeko 15etan. Atzo jokatu zen lehendabizikoa, Ondarroan. Beste 6 kanporaketa falta dira oraindik:

 MAIATZAREN 6an, Gernikako Seber Altube ikastolan, 15etan
 MAIATZAREN 7an, Trapagarango Itxaropena ikastolan, 14:30etan
 MAIATZAREN 8an, Amorebieta-Etxanoko Andra Mari ikastolan, 15etan
 MAIATZAREN 11n, Bilboko Abusu ikastolan, 15etan
 MAIATZAREN 12an, Mungiako Larramendi ikastolan, 15etan
 MAIATZAREN 13an, Algortako San Nikolas ikastolan, 15etan

 Idatzizko finala MAIATZAREN 15ean jokatuko da, ostiralez, Gernikako Seber Altube ikastolan, 15etan. Sari banaketa Kultur Etxean izango da, 17:30etan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza