Plateruenan izango da saioa 2009-05-05

Igor Elortzak bat-bateko bertsogintzaren nondik norakoak azalduko ditu gaur

DF BertsoZALE Eskolaren lehenengo saioa izango da gaurkoa. 19:30etatik 21etara bitartean ariko dira.
 Gaur hasiko da DF BertsoZALE Eskola, Durangoko Plateruenan. Lehenengo saioa Igor Elortzak gidatuko du, eta bat-bateko bertsogintzaren nondik norakoak azalduko ditu. 19:30etatik 21etara arte ariko dira honetaz.

 Gaurkoaz gain, beste 5 saio izango dira:

 MAIATZAREN 12a, 19:30etatik 21etara
 Bertsolaritzaren historia
  Xabier Amurizak gidatuta

 MAIATZAREN 19a, 19:30etatik 21etara
 Bertso jarriak
  Igor Elortzak gidatuta

 MAIATZAREN 26a, 19:30etatik 21etara
 Saio-moten eta gai-jartzailetzaren berri
  Josu Goikoetxeak gidatuta

 EKAINAREN 2a, 19:30etatik 21etara
 Berbaldia Maialen Lujanbiorekin

 Eskolekin bukatzeko, EKAINAREN 4an bertso saioa izango da, 20etan. Bertsolari hauek kantatuko dute:

 Eneko Abasolo "Abarkas"
 Miren Amuriza
 Gorka Lazkano
 Eñaut Uruburu "Lepotxo"

Albiste gehiago

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»