Harkaitz Cano: "Literatura idatziak paradigma-gaiak edota pertsonaiak eman diezaizkio bertso-gaitegiari, literatura unibertsalean badaudenak"
Literatura idatziak zer eman diezaioke bertsogintzari? Gai-jartzaile eskolaren baitan "Literatura abiapuntu" jardunaldia antolatu zuten otsailaren 14ean Gasteizen eta hitzaldi bana eskaini zituzten Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez idazleek. Hitzaldietako ideia nagusiak dituzue ikusgai bideo hauetan.
Gai-jartzaile eskolaren baitan "Literatura abiapuntu" jardunaldia antolatu zuten otsailaren 14ean Gasteizen eta hitzaldi bana eskaini zituzten Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez idazleek.
Hitzaldien ostean saio berezia egin zuten Jon Maia eta Nerea Elustondok Eider Rodriguez gai-jartzaile zutela.
Literatura idatziak zer eman diezaioke bertsogintzari? Galdera horixe egin genion Harkaitz Cano idazleari. Paradigma-gaiak eta pertsonaiak, errealitate eta fizkioaren arteko nahasketa... ideia interesgarriak azaldu dizkigu bideo honetan.