Denboraren Makina eta Bertso Eskoba ikuskizunak izango dira 2009-05-06

Oiartzun eta Azkoitiako saioak botako dituzte Hitzetik Hortzeran

Ostegunean ETB3n botako dute programa, iluntzeko 21:30etan. Igandean, berriz, ETB1en emitituko dute, 14:30etan.
 Bi bertso saio emitituko ditu aste honetako hitzetik Hortzerak. Alde batetik, Oiartzungo Denboraren Makina saioa emango du programak. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Anjel Mari Peñagarikano
 Amets Arzallus
 Sustrai Colina
 Iñaki Gurrutxaga
 Ander Lizarralde

 Gai-jartzaile lanak Jon Martinek bete zituen.

 Bestetik, Bertso Eskoba antzezlana ere emango dute. Andoni Egañak idatzi zuen antzerki hau, Gipuzkoako Bertso Eskolen egunean erakusteko. Aktore moduan honako hauek aritu ziren:

 Amaia Agirre
 Maddalen Arzallus
 Aitziber Garmendia
 Ramon Agirre
 Eñaut Elorrieta
 Porrotx
 Txan Magoa

 Bi saio hauez gain, beste hiru atal izango ditu aste honetako programak. Erreportajean soldadutzako hiru istorio bitxi bilduko dituzte. Zuri-beltzekoan Jon Sarasuaren epaiketa berrituko dute. Lehiaketaren atalean, berriz, Gasteizko Bertsoaren Saltsan taldekoek patata-tortilla prestatuko dute.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu