Bertso-poteoa izango da iluntzean 2009-05-09

Gaur bukatuko da Oiartzungo Bertso Astea

Unai Iturriaga, Iker Zubeldia eta Jon Martin ariko dira kantuan, 20etatik aurrera. Amazkarren hasiko da saioa.
 Maiatzaren 1ean hasi zen Oiartzungo Bertso Astea, Denboraren Makina ikuskizunarekin. Atzo jokatu zen herriko txapelketako finala, eta gaur emango zaio bukaera aurtengo Bertso Asteari. Horretarako, Bertso-poteoa antolatu dute. Iluntzeko 20etan hasiko da saioa, Amazkarren. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Unai Iturriaga
 Iker Zubeldia
 Jon Martin

 Iaz ere bertso-poteoa izan zen. Orduko hartan Andoni Egaña Iñigo Izagirre eta Iker Zubeldia aritu ziren kantuan, eta "sekulako arrakasta" izan zuen antolatzaileen esanetan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza