Asteburuan jokatu dira kanporaketak 2015-05-12

Plazatik Gaztetxeran bi bikote aurrera

Soraluzen eta Mutrikun jokatu dira Plazatik Gaztetxerako saioak asteburuan. Soraluzen, Maialen Akizu eta Jon Gurrutxaga gertatu ziren irabazle, eta Mutrikun, Aratz Igartzabal eta Gorka Maiz.
Asteburuan ekin zion Plazatik Gaztetxera sariketak Soraluzen eta Mutrikun. Zortzi bikotek parte hartu dute lehen asteburuan eta saio parekatuak joan dira. Soraluzen, Maialen Akizu eta Jon Gurrutxaga izan ziren irabazle, eta Mutrikun Aratz Igartzabal eta Gorka Maiz. Bi bikoteok pasako dira finalaurrekoetara.

Soraluzen
Ostiralean jokatu zen lehen kanporaketa Soraluzen. Afalondoan,
50 lagunetik gora bildu ziren gaztetxean, kanturako giro atseginean. Kantuan, honako zortzikotea aritu zen: Maddi Gallastegi Osa eta Eneko Beretxinaga Laskurain; Maialen Akizu Bidegain eta Jon Gurrutxaga Urbieta; Aitor Salegi Martija eta Aitor Irastorza Fadrique; eta, Asier Azpiroz Iztueta eta Adur Gorostidi Urkia.

Oreka izan zen saioko ezaugarri nagusia. Buruz burukoa jokatzeko, epaileek aukeratzen dute bikote bat, eta publikoak bestea: Epaileen erabakiz, Aitor Salegik eta Aitor Irastortzak osatutako bikotea sailkatu zen. Entzuleek Maialen Akizu eta Jon Gurrutxaga aukeratu zituzten. Puntu eta erdiko aldea zen bi bikoteen artean.

Buruz burukoan, Maialen eta Jonek bildu zuten puntu gehiago eta beraz, maiatzaren 22an Antzuolan egingo den finalaurrekora sailkatu ziren.

 

Larunbatean Mutrikun
Mutrikun ere lau bikote aritu ziren kantuan: Imanol Uria Albizuri eta Imanol Lekunberri Aretxabaleta; Malen Amenabar Larrañaga eta Eneko Arrate Sololuze; Aitor Servier Etxetxuri eta
Asier Galarza Garai; eta, Aratz Igartzabal Bidegain eta Gorka Maiz Alustiza. 100 lagun inguru bildu ziren saioan, afalondoan.

Umorea nagusitu zen bertsoaldi gehienetan. Bikoteen lan puntuagarriak kontuan hartuz, Maiz eta Igartzabal nagusitu ziren, eta publikoak berriz, Aretxabaleta eta Uria aukeratu zituen. Bi bikoteok pasa ziren buruz-burukora. Bukaeran goierritarrak nagusi.

Datorren asteburuan, Eibarren eta Elgoibarren

Eibar: Maiatzak 15

• Eli Pagola Apezetxea - Eñaut Martikorena Lizaso
• Josune Arakistain Salas - Ander Zulaika Elola
• Saioa Alkaiza Guallar - Alazne Untxalo Erregerena

• Maider Arregi Markuleta - Gemma Urteaga Garmendia

Elgoibar: Maiatzak 16

• Manex Astigarraga Bergara - Maddi Sarasua Laskarai
• Antton Aizpurua Aldape - Ainhoa Sarasua Laskarai
• Aitor Bizkarra Ruiz - Txaber Ormazabal Villanueva

• Amaia Iturriotz Etxaniz - Mikel iturriotz Etxaniz

Bertso saioak 22:30ean hasiko dira. Aurrez, afaltzeko aukera egongo da gaztetxe bakoitzean, 20:30ean.