Gaur eta bihar izango da, 14etatik aurrera 2009-05-09

Andoaingo saioa eta Uztapideren bertsorik onenak Hitza Jolasen

Andoainen Alustiza, Colina, Egaña, Lizaso Mendiluze eta Maiak kantatu zuten.
Euskadi Irratian "Hitza Jolas" programa izango da gaur eta bihar, Xabier Sukiak aurkeztuta. 14etatik 15etara bitartean izaten da programa, eta honako hauek dira asteburu honetarako edukiak. Gaur Andoainen martxoaren 18an Sahararen alde egin zen bertso-saioko bertsorik onenak eskainiko dituzte. Honako bertsolari hauek kantatu zuten orduan: Andoni Egaña Iker Alustiza Sustrai Colina Sebastian Lizaso Jon Maia Aitor Mendiluze Honez gain, "Bederatzikoa" atalean Lizarretak osatu beharko du bertsoa. Bestalde, Nikolas Aldaik Uztapideri buruzko liburu berriaren gaineko argibideak emango ditu. Bihar, berriz, Uztapideri buruzko saio berezia izango da. Izan ere, 100 urte betetzen dira Uztapide jaio zenetik. Hori dela eta, bere pasarte eta bertsorik onenak eskainiko ditu Hitza Jolasek.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»