Larunbatean Kanpezun 2015-05-25

Festa giroan borobildu zen Arabako Eskolartekoa

Egun osoko ospakizuna izan zuten Arabako bertso-eskoletako gazteek. Goizean Markel Yoyer, Irati Ruiz de Pinedo, Unai Argote, Peru Amorrortu, Peru Abarrategi eta Unai Etxenausiak kantatu zuten gazteen finalean eta Peru Abarrategi nagusitu zen.
 Festa giroan borobildu zuten Arabako Eskolartekoa larunbatean Kanpezun. Arabako bertso-eskoletako kideek egun osoko festa izan zuten. Goizean, Mendialdeko eta Aramaioko gaztetxoek bertso-sorta bana kantatu zuten. Ondoren, 14 eta 18 urte bitarteko gazteek bat-bateko finala jokatu zuten. Honako seikote hau atera zen oholtzara:

 Markel Yoyer (Ilarduia)
 Irati Ruiz de Pinedo (Zalduondo)
 Unai Argote (Gasteiz)
 Peru Amorrortu (Gasteiz)
 Peru Abarrategi (Aramaio)
 Unai Etxenausia (Aramaio)

 Aurten ez da txapelik banatu Eskolartekoan. Horren ordez, saioko irabazleari egurrezko mikrofono bat eman zioten. Hemendik aurrera, urtez urte mikrofono hori emango zaio finaleko garaileari, transmisioaren sinbolo bezala. Aurtengoan Peru Abarrategik jaso du mikrofonoa. Berarekin batera Peru Amorrortu izango da Arabako ordezkaria ekainaren 27an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoan.

 Egun osoko festa

 Finalaren ostean, bertso-triki-poteoa egin zuten herriko kaleetan, eta kalejiran joan ziren bazkari herrikoira. Bazkalostean, herriko plazan gazteek emanaldi bereziak eskaini zituzten, eta dantzan ere aritu ziren.

 Goizeko saioko aukeraketa ikusgai dago Bertsoan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza