Gaur bukatu dira jardunaldiak. Iosu Florentino clown-a eta Demodé Quartet kantagintza eta eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna izan dira protagonistak.
Gaur bukatu dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak, bi saio berezirekin. Hateko, Iosu Florentino clown-a umorea eragiteko ariketak gidatzen aritu da hitzaldietara hurbildu diren kideekin. Clown-a eta jolasa uztartuz umorerako jauzia ematea lortu du.
Ondoren, Demodé Quartet emanaldi berezia izan da. Euskal kantagintzako kantu ezagunak beste herrialde batzuetatik hartutako musika estiloekin nahastu ditu laukoteak, eta umoreaz eta kantagintzaz aritu dira hizketan.