Uxue Alberdiren iritzi artikulua Berrian 2009-05-13

"Artistak?"

Bertsolariak artistak ote diren galdetzen dio bere buruari, baina ez du erantzunik aurkitzen.
 Uxue Alberdiren iritzi artikulu bat dakar gaurko Berriak, "Artistak?" izenekoa. Paisajista batekin izandako elkarrizketa abiapuntutzat hartuta, Uxue Alberdik galdera bat egiten dio bere buruari: bertsolariak artistak al dira? Bere zalantzak dauzka horri erantzuteko: "ez ditut zalantzan jartzen txapelketek, herrialdeetako antolatzaileek, Bertsozale Elkarteak eta abarrek egindako lanak emandako fruituak eta ekarritako onurak. Baina zer galdu dugu bidean? Hain egitura estuak, "denok barku berean goaz" horrek, gero eta handiagoa den formalismoak... ez ote ditu bertso-artistak bertso-teknikari bihurtu?".

 "Ziriak marren artetik"

 Bestalde, orrialde berean, Beñat Zamalloak idatzitako kronika bat dakar Berriak. Bertan, joan zen astean Bilbon izan zen Bertso Ziri Marra ikuskizuna kontatzen du Zamalloak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu