Ostiralean izango da 2009-05-13

Bertsolari Gazteen Eguna ospatuko da Getxon

Algortako Bertsolari Eskolak 30 urte beteko ditu 20010ean. Apirilaren 25ean bi hitzaldi antolatu zituen bertso-eskolak.
 Algortako Bertsolari Eskolak 30 urte beteko ditu 20010ean. Hori dela eta, zenbait ekintza antolatu dituzte. Apirilaren 25ean gogoeta-saio bat izan zen Algortan, eta Gotzon Loberak eta Koldo Tapiak hitz egin zuten bertan. Bertso eskolarentzat urteurren garrantzitsua izan arren, aurrera begirako pausuen abiapuntu ere bihurtu nahi dute data seinalatua.

 Ostiral honetan, berriz, Bertsolari Gazteen Eguna izango da Getxon. 10:30etan hasiko da, eta honako egitarau hau izango du:

 -Aurkezpena
 -Antzerkia bertso-eskolako gaztetxoen eskutik
 -Ikasleen saioa (geletan prestatutako bertsoak)
 -Bertso-jolasak (bertsolariekin)
 -Balendin Txiki Bertso-paper lehiaketako sari banaketa
 -Bertso-saioa: Ekhi Erremundegi, Odei Barroso eta Xabier Paya
 -Bertso-paperak jaialdiari bukaera emateko

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza